Egunerokoak

Política de Cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad, personalizar y analizar tu navegación. Al continuar navegando consideramos que aceptas su instalación. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en nuestra
(+ info)

Aceptar
Ainhoa Tirapuren bisita

Ainhoa Tirapuren bisita

16 de Abendua de 2019

Ainhoa Tirapu, Athletic-eko atezain eta kapitaina, gurekin izan zen Euskararen egunean. Futbolariak “Bizitza eskukadaka” bere liburuaz hitz egin zuen Batxilergoko ikasleekin ikastetxeko liburutegian.

Aurreko egunetan klaseetan irakurritako liburuaren inguruko elkarrizketa atseginaz gozatu zuten batxilergoko ikasleek Athletic-eko kapitainarekin ikastetxeko liburutegian. Liburuan Ainhoak bere kirol ibilbidea aurkezten digu eta emakume kirolarien egoeraz gogoeta oso interesgarriak jakinarazten dizkigu. Apurka apurka, eta oztopoz oztopo, kirolean ere emakumeen parte-hartzea sendotzen ari da, oraindik  berdintasunetik urrun gauden arren.

Horretaz eta atezainaren kirol esperientziaz galdera oso interesgarriak luzatu zizkioten ikasleek  bazkal osteko saioan. Ainhoak  atseginez erantzun zituen galderak eta oso interesgarria izan zen guztiontzat. Bestalde, nabarmentzekoa da ekintza oso era naturalean euskara hutsean aurrera eramatea. Bukatzean aukera egon zen argazkiak eta liburuaren sinadurak lortzeko.

Hitzaldia euskararen eguna ospatzeko buruturiko azken ekitaldia  izan zen, izan ere, Batxilergoko ikasleek asanbladaren manifestua irakurri zuten eta “Escape Room” (ihesaldi gela) zoragarria antolatu zuten.