Hezkuntza hirueleduna
Hainbat hizkuntzatan hitz egiten jakitea ezinbestekoa da egungo munduan. JM Bilbao ikastetxetik irteten direnean, ikasleak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez hitz egiteko gai dira, eta, horretarako, hiru hizkuntzak erabiltzen ditugu, orekaz, jakintzak transmititzeko garaian eta curriculumaren arlo ezberdinetan, baita ikastetxeko bizitzako esparru ezberdinetan ere.
Gure ikasleek hainbat hizkuntza hitz egiteak eta komunikatzeko beste modu batzuk ezagutzeak duen garrantzia uler dezaten nahi dugu, konturatu daitezela hizkuntzak altxor bat direla eta horiek erabiltzen goza dezatela. Gainera, eskolakoez gain beste edozer hizkuntza ikasteari irekita egotea nahi dugu; esaterako, frantsesa.
Urte hauetan gure eredu hirueledunean hobekuntzak sartzen joan gara, etengabeko ebaluazioari eta geure burua hobetzeko nahiari esker:
- Euskararen astea Haur Hezkuntzan.
- Euskararen presentzia handia Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan (irakurketa eta idazketa).
- Hizkuntzak ikasteko murgiltze asteak Lehen Hezkuntzan (ingelesa eta euskara).
- Ingelesaren kanpoko ebaluazioa Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, Cambridgeko azterketa zentro baikara.
- Inklusibitate Plana esparru hirueledunean.
- Hezkuntza Hirueledunaren Esparruko Esperimentazio Proiektua (DBH).
- Euskara eta ingelesa indartzen dituen Batxilergoa eta Batxilergo Duala.
- Euskara azterketen prestakuntza, Hizkuntza Eskola Ofizialean, eta frantsesekoena, Frantziako Institutuan.