Familien eskola
SIEP-FEAC “Sendi-irakaslegoa: Elkar partekatuz / Familia- Escuela: Acción compartida” goiburuaren siglak dira; familien eta ikastetxearen arteko lankidetza sustatzeko proposamen bat.
Ikasturtean zehar sei topaketa antolatzen ditugu; horien bitartez, talde txikitan, gurasoak eta irakasleak bildu, gogoeta egin, eta hezkuntzari buruzko ikuspegiak eta esperientziak partekatzen dituzte. Iritzia emateko, entzuteko eta guztiok guztiongandik ikasteko foro bat.
