Bai, topiko bat da. Bai, zaila da. Eta bai, posible da. Giza garapenari eta garapen akademikoari arreta orekatua eskaintzen dion hezkuntza integral baten bitartez. Hauek dira desberdin egiten gaituzten balioak.
Aniztasuna balio erantsia da, ez da gabezia bat. Gure indarra da, gure bereizgarria. Izan ere, hezkuntza onenak ez du zertan elitista izan.
Horregatik, JM Bilbao mundu guztiari irekitako ikastetxea da.
Irabazteak ez baitu dena justifikatzen. Helburuak ez baititu bitartekoak zuritzen. Guztiok zoriontsu izateko, ezinbestekoa baita besteekiko konpromiso etiko eta morala izatea.
Haurtzaroak eta nerabezaroak gure bizitza markatzen dute, eta beraz, gure oroitzapenek alaiak eta zoriontsuak izan behar dute. JM Bilbao eskolan ahalegin handia egiten dugu ingurune afektibo eta emozionalki seguru bat sortzeko, haur bakoitzaren onena indartuko duena eta gabeziak gainditzen lagunduko diona, autoestimua eta norberarenganako segurtasuna sendotuta.
Gaur inoiz baino gehiago, berehala atzean geratzen diren titular azkarren online mundu honetan, mota guztietako gehiegizko informazioa klik bateko distantzian dugun honetan, ezinbestekoa da irizpideak argi izatea. Eta guk begiratzen irakasten dugu, begi kritikoekin begiratzen.
Pertsona solidarioak hezi nahi ditugu. Gure ustez ezinbestekoa baita gure inguruko munduarekiko eta gehien behar dutenekiko konpromisoa izatea. Egozentrismo eta materialismo maila jaistea. Besteengan gehiago pentsatzea, eta gutxiago guregan.