Lehen hezkuntza
Xurgatu, hazteko.
Hazteko eta garatzeko prozesuan laguntzen diegu haurrei, eta bakoitzaren berezko erritmoa errespetatzen dugu. Entzun egiten ditugu eta maitatuak eta seguru sentiarazten ditugu.
Bizikidetza, ikastearen plazera eta lankidetzaren eta kooperazioaren balioak azpimarratzen jarraitzen dugu.
Irakaskuntza aktiboa: ikasleek egiten, deskubritzen eta ikertzen ikasten dute. Gizarte trebeziak eta gatazkak konpontzeko trabeziak lantzen ditugu. Saiakuntza eta errakuntza metodoa erabiltzen dugu jakin mina eta ikaskuntza sistematikoa sustatzeko.
Jolasak eta aisialdiak berebiziko garrantzia dute. Hainbat jarduera, bisita eta txango antolatzen ditugu errealitatetik zuzen-zuzenean ikasteko.
Arreta berezia eskaintzen diogu kirolari eta taldeetako kide izateari, norberaren garapenerako eta gizarte garapenerako tresna diren aldetik. Informazioaren teknologiak txertatzen ditugu ikasteko, sortzeko eta ikertzeko tresna gisa.
Murgiltze hirueledunarekin jarraitzen dugu (euskara, ingelesa eta gaztelania). Euskadiko berezko eskola curriculuma garatzen dugu.