Hezkuntzako etapak

Política de Cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad, personalizar y analizar tu navegación. Al continuar navegando consideramos que aceptas su instalación. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en nuestra
(+ info)

Aceptar

Haur hezkuntza

Ongi etorriak, txikitxoak.

JM Bilbao eskola haien bigarren etxea da. Haurrak maitatuta eta babestuta sentitzen dira, beren familien luzapena gara. Ez dago negarrik ikastetxera etortzeko, guztiz kontrakoa!

Nortasunaren alderdi guztiak orekaz lantzen ditugu: emozionala, kognitiboa, psikomotorra, erlazionala…

Mimo handiarekin zaintzen dugu haien elikadura eta osasuna. Haien izaera indartzen eta errespetatzen dugu, eta bakoitzaren autoestimua sendotzen dugu. Beren buruak eta besteak errespetatzen ikasten dute.

Norberaren trebezien estimulazio goiztiarra egiten dugu. Fokua mugimenduaren garapenean eta garapen kognitiboan jartzen dugu.

Arreta berezia eskaintzen diogu adimen anitzen eta sormenaren garapen harmoniatsuari. Ikastearen plazera.

Murgiltze hirueleduna. Komunikazio planteamendu orokorra euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz. Euskarazko irakurketaren eta idazketaren oinarriak eskuratzea.

Arrazoibide matematikoa ikastea. Zentzu estetikoa eta artistikoa garatzea.

Fokua proiektu globalizatuen bidezko ikaskuntzan jartzen dugu. Proiektuok parte hartzaile guztiak hartzen dituzte aintzat eta taldean lan egiten irakasten diete.

Jolasa da ikasteko eta besteekin erlazionatzeko gaitasunak garatzeko motorra. Lankidetzako jarduerek pisu espezifiko handia dute.