Bigarren hezkuntza
Dagoeneko ez dira hain txikiak

Haurrak dira oraindik, eta hurbileko jarraipena behar dute, baina nerabezaroan sartu dira dagoeneko, eta beren autonomia handitzeko gogotsu daude. Lagundu eta babestu egiten ditugu, baina konfiantzazko tarte bat uzten dugu, zalantzak argitzen laguntzen diegu, eta, pixkanaka, erantzukizun gehiago eman eta haien izaera indartzen dugu.
Lankidetzako lan gehiago egiten ditugu eta eskolako bizikidetzako jarduera ugari antolatzen ditugu, taldearen garrantzia eta besteek gu onartzeko nahia hazten doan heinean.
Pixkanaka areagotu egiten dugu eginkizun kopurua, zorroztasuna eta sakontasuna. Ikasleek beren lana antolatzen ikasten dute, eta epe luzera planifikatzen. Arreta berezia eskaintzen diegu arrazoibide logikoari eta pentsamendu abstraktuari.
Horizonteak zabaltzea eta segurtasun eremutik irtetea bultzatzen dugu.
Tutoretzako ekintza plana ikasleei taldearekiko bereiziko dituen berezko nortasuna eraikitzen laguntzeko.
Lantegiak kontsumo arduratsuari, sexualitateari, sare sozialen erabilerari, afektibitateari eta abarri buruz.