Hezkuntzako etapak

Política de Cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad, personalizar y analizar tu navegación. Al continuar navegando consideramos que aceptas su instalación. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en nuestra
(+ info)

Aceptar

Batxilergoa

Hegan egiteko prest!

Batxilergoa

Azken txanpa. Azken etapa honetan helduaroan ondo prestatuta sartzeko prestatzen ditugu geure ikasleak. Heldutasun maila handiari eta oinarri akademiko sendoei esker, nahi duten ikasketak egin eta nahi duten unibertsitatean sartu ahalko dira.

Pertsona bakoitzaren hurbileko jarraipen pertsonalizatua egiten dugu, eta erabakirik egokienak hartzen laguntzen diegu beren potentzialari ahalik eta etekin handiena atera diezaioten.

Ikasleen arteko bizikidetza estuak haien prestakuntza integrala bultzatzen du.

Irakaskuntza akademiko zehatzetatik harago, gazteen prestakuntza intelektuala (abstrakziorako gaitasuna, zorroztasun logikoa, metodo zientifikoa menderatzea…) bultzatzen duten hamaika jarduera egiten ditugu. 

Etapa honetan intentsitate bereziarekin lantzen ditugu gogoetarako gaitasuna eta gaitasun kritikoa, hainbat ikuspegi erkatzekoa eta pentsatzeko metodo independente eta autonomoa garatzekoa.

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasunetan zentratzen gara, baita laburtzeko eta pentsamendu konplexuak argi eta garbi helarazteko trebezian ere: eztabaidak, aurkezpenak, oratoria eskolak eta abar antolatzen ditugu.

Ikasleek beren autonomia eta erantzukizuna areagotzen dute: haiek diseinatzen dituzte beren ikasketa ibilbideak, ahuleziak eta indarguneak antzematen ikasten dute, baita beren kabuz hobetzen ere.

Eskolaz kanpoko jarduera kopuru handiak pertsona arduratsuak eta konprometituak izaten erakusten diete, eta haien heldutasuna, gizartearekiko konpromisoa eta izaera ireki eta tolerantea garatzen laguntzen diete.