Berdea. Espazioa. Argia. Airea. Natura. Etxean bezala.
Denboraren zatirik handiena eskolan igarotzen dugu gure bizitzako urte erabakigarrienetan. Horregatik, benetan garrantzitsua da ingurunea eta instalazioak modernoak eta abegikorrak izatea, eta ondo zainduak egotea.
JM Bilbao ikastetxea Artxanda mendiaren hegaletan dago, Bilbo menderatzen duen paraje batean, eguzkiz eta aire garbiz inguratua. Guztira 70.000 m2-ko azalera hartzen du, eta jolasteko patio zabalak, kiroldegi ederra eta ikasgela handi eta argitsuak ditu. Gure ikasleak etxean bezala senti daitezen.