Día a Día

Política de Cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad, personalizar y analizar tu navegación. Al continuar navegando consideramos que aceptas su instalación. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en nuestra
(+ info)

Aceptar
Motorrak berotzen!

Motorrak berotzen!

22 de septiembre de 2019

Oporretatik bueltan DBHko 4. mailako ikasleek kohesio-asteari ekin diote “DBH eta gero… zer?” galderari talde lanean erantzun positiboa emateko.

Azken urteotan bezala, ikasturteko lehen astea aprobetxatu dugu taldearen barneko loturak eta dinamikak indartzeko. Elkarlanean hobeto, gehiago eta gusturago lan egiten dugula ikasten ari gara denok eta, hori dela eta, lan kooperatiboko esperientzia gozatu dugu egunotan.

Betikoak ezin dira ahaztu, hau da, zerrenda pasatu, liburu berriak begiztatu, hautazkoak aukeratu edo jezartzeko laguna bilatu…, eta, jakina, bizikidetza-arauak berriro entzun ondoren ikasleek sakondu ahal izan dute taldeka bere etorkizuneko bideetan.

“DBH eta gero… zer?”

Galderari erantzuteko lau laguneko hainbat taldetan banatu eta gure proiektua izan da orientazio prozesuari buelta ematea, alegia, ikasleak beraiek izan dira-eta informazio emaileak eta orientatzaileak. Talde bakoitzean informazioa bildu dute DBH titulua eskuratzeko betebeharrei buruz eta geroago dauden aukera berriak landu dituzte.

Lanbide Heziketa eta Batxilergoa zertan den jabetu ondoren, talde bakoitzari zehaztu zitzaion zein zen garatu behar zuen ibilbide akademikoa geroago bere ikaskideen aurrean azaltzeko. Lan honetan, batxilergoko ikasleen laguntza izan dute zalantza guztiak jada eskarmentua duten lagunekin argitzeko. Oso polita izan da adin desberdinetako ikasleak elkarrekin lanean ikustea.

Proiektuari esker hainbat helburu lortu ditugu, esaterako, talde-lanean aritzea, orientazioaz gehiago jakitea, ikasleen arteko harremanak sendotzea eta ikaskide berriak ezagutzea. Azken xede hauetarako jolas eta dinamikak erabili ditugu.

Piraguismoa Bilboko itsasadarrean

Asteari azken txanpa emateko, ostiralean Bilboko itsasadarrean piraguismoa egin eta Itsas museoan Bilboko historiaren inguruan ariketak egiteko aukera izan genuen. Bi geletako lagunak oinez jaitsi ginen ikastetxetik museora eguraldi ezin hobea aprobetxatuz eta, “clavadoreak” salto egiteko prestatzen ari zirelako La  Salve zubian buelta egin behar izan arren, garaiz heldu ginen.

Ekintzan zehar Bilboko bitxikeria asko ikasi genuen, adibidez, “Salve” zubi horren benetako izena eta zergatik deitzen dugun “La Salve”.  Geroago Zubi Zuriraino joan ginen piraguaz Txinbitoren ondoan. Bertan turisten argazkietan agertu ginen txalupetan zutitu behar genuelako eta gehienok uretan amaitu genuen. Dibertigarria izan zen.

Hasiera ona motorrak martxan jartzeko aurten DBHko titulua eskuratzeko asmotan.