Día a Día

Política de Cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad, personalizar y analizar tu navegación. Al continuar navegando consideramos que aceptas su instalación. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en nuestra
(+ info)

Aceptar
“Makilak astintzen lurra esnatu nahian” Santa Agueda JMn

“Makilak astintzen lurra esnatu nahian” Santa Agueda JMn

27 de enero de 2017

Euskal Herria osoan, tradizio handiko festa otsailaren 4an ospatzen da; Santa Agedaren bezpera.

Euskal Herria osoan, tradizio handiko festa otsailaren 4an ospatzen da; Santa Agedaren bezpera. Kale eta etxez etxe ibiltzen da jendea taldeka bertso zaharrak abesten eta diru eta jakiak biltzen. Zenbait herritan, Santa Ageda festa bezperan iragarri egiten da kanpaien deiaz eta zintzarrien hotsez sorgiñak uxatzeko. Bestetan, sutzarrak pizten dira kanpai dorreetan eta kaleetan, baina kalez kale kantatzen ibiltzea da ekintza hedatuena. Makilen kolpeek bertsoen kantuak laguntzen dituzte, udaberriaren alde daudela eta neguari adio esateko: “hau da, neguan lurra lo dagoela, eta kolpeka zera esan nahi zaio”.

JM Bilboko eskolan ere, otsailaren 4an, osteguna, Santa Agedaren bezpera ospatu genuen. Festa honetan eskolako etapako guztiak parte hartu zuten eta ikastetxeko zenbait tokitan abestu genuen. Makilak eskuan, erritmoa jarraituz, gogor astindu genuen lurra esna dadin.

Datorren urtean Bilbora jaisteko asmoa daukagu…….. PRESTA ZAITEZTE!